About Agirre baserriko garaia

Other Buildings, Industrial Facilities, Interesting Places

Agirre baserriko garaia edo Agarre baserriko garaia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen garai bat da, Agirre baserriaren atzealdean dago, nahiz eta agiri askotan Agerre edo Agarre izenez agertu. Bertaratzeko, Bergarako hegoaldeko irteeran Arrasatera doan errepidea hartu behar da eta Candy lantegia dagoen biribilgunean Agirre auzora daramaten bide seinaleei jarraitu besterik ez dago.

Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago eta gaurdaino iraun eta ezagutzen den Gipuzkoako garai bakarra da.

XVI. mendean eraikitako garaia da, bi uretako teilatua du eta bitxikeri gisa haritz egurrez egina dago, pieza bakoitza bestea sartu edo muntatu eta inongo iltzerik erabili gabe.

Source From: Wikipedia
7, Agirre Auzoa, Gipuzkoa, Euskadi, España, 20570

Nearest places in Agirre baserriko garaia