About Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Mutriku)

Religion, Churches, Interesting Places, Other Churches

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Mutriku udalerrian dagoen eliza da. Herriko plaza nagusia den Txurruka plazan dago, Galdona jauregia eta Mutrikuko udaletxea albo banatan dituela.

Elizako eraikin neoklasikoaren proiektua Silvestre Perez Martinez arkitektoak egin zuen. 1803 urtean hasi zen eraikitzen tenplu klasiko baten itxura duen eraikin hau. Barnean Francisco de Zurbaránen margolan bat ikus daiteke.

Eliz ataria handia da eta zutabeek heltzen diote. Bertara iristeko eskalinata bat igo behar da. Eliz atariaren goiko aldean, triangelu-formako frontoi bat dago, eta haren barnean erloju bat ageri da. Frontoi horren gainean, gurutzea eta elizako nabe edo habeartea ikusten dira.

Source From: Wikipedia
0a, Galdona, Gipuzkoa, Euskadi, España, 20830

Nearest places in Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Mutriku)