About Beltzuntze jauregia (Aiherra)

Historic Architecture, Architecture, Fortifications, Historic, Interesting Places, Manor Houses, Destroyed Objects, Castles

Beltzuntze jauregia Aiherran (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da. Beltzuntze familiak beste bi jauregi ere bazituen, baina uste da hau zela haien egoitza nagusia, nahiz eta askotan erabili zen muga-gaztelu modura eta, zenbait gatazketan, eraikin defentsibo modura.

1450eko martxoaren 18an Beltzuntze jauregian sinaturiko bake itunaren ondorioz, Lapurdi Frantziako erresumaren menpe geratu zen, eta herrialdean ingelesen eraginari amaiera eman zitzaion. Egun hartan, ordezkari lapurtarrek euren menekotasuna onartu zuten eta urrezko 2000 ezkutu ordaindu ostean –hamar bahituren atxikitzearen bidez bermaturik– euren pribilegioak mantendu ahal izan zituzten.

Source From: Wikipedia
Isturitzeko bidea, Bayonne, Nouvelle-Aquitaine, France, 64240

Nearest places in Beltzuntze jauregia (Aiherra)