About Errekalde jauregia

Historic Architecture, Palaces, Architecture, Museums, Cultural, Interesting Places, Other Museums

Errekalde edo Errotalde jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi neoklasiko bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Koldo Eleizalde kaleko 30. zenbakian.

1718ko matxinadan bertan zegoen jatorrizko dorretxea ordezkatu zuen jauregiari su eman zitzaion. XIX. mendean jauregi hau eraiki zen, eta sotorako kanpoaldeko sarbidea beharbada XVI. mendeko jauregia aztarna litzateke.

Xabier Munibe, Peñafloridako kondea Bergarako Errege Mintegian jardun ohi zuenean jauregi dotore hau bere bizilekutzat hautatu zuen. Bertan, Valentin Foronda ere bizi izan zen.

Jauregia inguratzen duen XIX. mendeko lorategia ere Bergarako altxorretako bat da.

Source From: Wikipedia
1, Juan Irazabal pasealekua, Gipuzkoa, Euskadi, España, 20570

Nearest places in Errekalde jauregia