About La Torraza

Historic, Monuments And Memorials, Interesting Places, Monuments

La Torraza Nafarroako Valtierra udalerriko lursailetan dagoen dorre baten hondakinak dira. Herrigunearen hegoaldean dago, Arguedas udalerrirako bidean. Antzinako Erromaren garaian jatorria duen Erdi Aroko oinplano laukizuzen eta harlanduzko oinarria duen dorrea da.

Batzuen arabera, dorrearen jatorria erromatar hileta monumentu bat litzateke.

Juan José Martinenaren arabera , Erdi Aroan zaintza behatoki edo dorretxe bilakatzeko asmoz hormak sendotu omen zizkioten, Valtierra hiribildua defendatzen zuten gazteluak eta harresiek osatzen zuten multzoko zati bilakatuz. Bestalde, La Torraza izena bertako Burdin Aroko errausketa nekropoli batez osaturiko aztarnategi arkeologiko bati ere ematen zaio.

Source From: Wikipedia
Navarra - Nafarroa, Navarra - Nafarroa, España, 31514

Nearest places in La Torraza