About Monterron jauregia
Historic Architecture, Palaces, Architecture, Historic, Monuments And Memorials, Interesting Places, Monuments
Monterron jauregia Gipuzkoako Arrasate udalerriko Zurgin kantoiko atearen parean kokatuta dagoen jauregia da, Arrasateko Alde Zaharran, XVII. mendean eraikitakoa. Aramaio ibai estaliaren ertzean kokatua dago.
Jauregiaren fatxada harlanduzkoa da, behe eta bi solairukoa. Lehen solairuan, erdiko leihoaren alde banatan bi armarriz apaindua dago.
Jauregiaren inguruan Monterron parke publikoa dago. Bertako zuhaitzak herrian dauden zuhaitz autoktono gutxienetarikoak dira. Baso berritzea medio, haritzak pinuek ordezkatu zituzten. Monterron jauregiaren aurrean dagoen aldapa igoz iristen da parkeko gune nagusira, zenbait ikuskizun eskaintzeko erabiltzen den anfiteatrora.