About Oltzeko jauregia
Historic Architecture, Architecture, Interesting Places, Manor Houses
Oltzeko jauregia, izen bereko auzoan, Iholdin (Nafarroa Beherea), kokaturiko jauregia da.
Joan Oltze prelatuaren etxebizitza noblea izan zen berau. Jatorriz XVI. mendekoa, 1664. urtean birmoldarazi zuen Joan Oltzekoak, familia-jauregiaren aztarnen gainean. Baionako apezpiku izan zen honek ezkondu zituen Frantziako Luis XIV.a eta Maria Teresa Austriakoa espainiar infanta.
Gaztelua lauki‑formako eraikina da eta lauki‑formako bi dorre ditu ertzetan. Dekorazio aberatsa du barruan, XVII. mendeko iztuku, frantses-eran eginiko sabai, tximinia ikusgarri, garaiko altzari, kapera eta erretaula, eskailera handia eta kupula dituelarik.
2005eko martxoaren 1etik monumentu historiko izendapena du.