About San Martin baseliza (Orisoain)
Religion, Churches, Interesting Places, Catholic Churches
San Martin Toursekoa baseliza Nafarroako Orisoain udalerrian dagoen baseliza edo eliza erromaniko bat da. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.
Jatorriz, Erdi Arokoa den eta gerora garai ezberdinetan zaharberritzeak eta gehikuntzak egin zaizkion eliza da. Fatxada harlanduz egina da eta bere ataria nabarmentzen da. XII. mendean erromaniko estiloan eraiki zen. Fuste lau eta kapitel apainduak dituzten zutabeetan exekitako bi erdi-puntuko arkiboltez osatua dago. Behealdean, mentsuladun teilatu batez babestua dago. Alboan, gezilehio bat du, eta abside aldean, teilatuondoko hagaburuak eta kanpoaldeko hormabularrak ditu.